XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ANDOLLU HEZIKETA ZENTROA - MENDIXOLA HEZIKETA ZENTROA - M.A. REMÍREZ HEZIKETA ZENTROA

2. Parte-hartzea

- Erabiltzaileek, neurri batean, aplikatzen zaizkien banako planean parte hartzen dute: beren jarduerak aukeratzeko eta ikastetxean dauden bitartean izango dituzten urratsen heziketa-helburuak zehazteko aukera dute. Era berean, ezarritako helburuak lortu ahala banako planetan egiten diren aldizkako berrikuspenetan parte hartzen dute.

- Ez dute antolaketa eta funtzionamendu-arauak zehaztean aparte hartzen. Altxatzeko, dutxatzeko, gosaltzeko, jardueretara joateko, jateko eta irteteko, besteak beste, ezarritako ordutegietara egokitu beharra daukate. Hori hezkuntza-metodoaren parte da, nerabeak, oro har, ez baitaude egunerokotasunera eta autodisziplinara ohituta.

Momentuz, gune komunen dekorazioan ez dute asko parte hartu, hezitzaileek horretara bultzatzen dituzten arren. Eskatu duten gauza bakarra jangela bi gunetan zatitzea izan da, horietako bat olgeta-jardueretarako erabiltzeko asmoz.

- Elkarbizitza-arauak ikastetxearen funtzionamenduari buruzko erreglamenduan ezarrita daude: hala ere, batzuetan, onargarritzat jotzen den jokabideari buruz eztabaida daiteke (esaterako, arropak elkar aldatzea erreglamenduaren arabera debekatua dago, ingurune itxi batean botere-harremanak susta ditzakeela pentsatzen baita; aldiz, praktikan onartu egiten da, elkarrekin bizi diren neskalagun hurkoen artean edo ahizpen artean ohikoa baita).

- Erabiltzaileek banako planetan urrats-kontratu delakoen bidez hartzen dute parte. Nerabeen hezkuntza-prozesua urratsen sistema progresiboan ezarritako hezkuntza-kontratuen bidez bilakatzen da. Kontratu horietan lortu beharreko helburuak, horiek lortzeko erabil daitezkeen bideak eta epeak jasotzen dira (normalean bi hilabeteko iraupena dute).

Kontratua hezitzaile tutorearen eta gazteraren arteko adostasunean oinarritzen da, nahiz eta, nerabeek diotenez, beren parte-hartzea puntu jakinetara mugatzen den.

- Urrats-sistema honetan, hezkuntza-kontratu berria egiteko helburuak eta emaitzak berrikusten dira.

- Erabiltzaileek ez dute antolaketa eta funtzionamendu-arauak zehaztean parte hartzen. Altxatzeko, dutxatzeko, gosaltzeko, jardueretara joateko, jateko eta irteteko, besteak beste, ezarritako ordutegietara egokitu beharra daukate.

Hezkuntza-metodoaren parte da, nerabeak, oro har, ez baitaude egunerokotasunera eta autodisziplinara ohituta. Aldaketak egiten direnean, ezagutzera ematen zaizkie horietara egokitu daitezen. Gune komunen dekorazioan gehienbat kartel adierazgarriak egiten hakidetasunezko tonua erabiliz.

- Elkarbizitza-arauak ikastetxearen funtzionamenduari buruzko erregimen orokorrean ezarrita daude, eta nahitaez bete behar dira.

- Parte hartzeko bide formalak tutoretza-elkarrizketak dira, nagusiki urrats-kontratuen edukia adostasunez finkatzen direnekoak. Bestalde, egunero, gosaldu ondoren erabiltzaileek eta koordinatzaileak bilerak egiten dituzte, eta foro modukoak dira, besteak beste, jarduerak, gogo-aldartea eta ohiturak komentatzeko edo proposamenak aurkezteko.

- Proiektuak familiekin esku-hartzea aurreikusten du, baina ez, ostera, beraien parte-hartzerik. Beraiekin egitea komeni diren jarduerak Esku-hartze Soziofamiliarraren Programan jasota daude; programa hori familia bakoitzari aurkezten zaio eta hartzen diren konpromisoak horiek zehazten dituen kontratua sinatuz formalizatzen da.

- Urrats-kontratuetako eta eskuharmen soziofamiliarreko kontratuetako erabakiak idatziz jasotzen dira.

- Ez dute pertsonala modu berezian trebatu, arreta-bideak erabiltzaile batzuren berezitasun soziokulturaletara egokitu ahal izan ditzaten. Oro har, beharrezko neurriak kasuan-kasuan eta puntu garrantzitsuenen inguruan hartzen dira. Adibidez, Mendixola ikastetxean erlijio musulmaneko nerabe bat bizi da, eta janarietan dituen elikadura-mugak errespetatzen dira (ez du txerrikirik jaten).

Mota horretako egoerak konpontzeko laguntza behar izanez gero, hezitzaileak eguneroko bizitzako taldearen koordinazio-bileran planteatzen du. Edonola ere, argi eduki behar da pedagogi proiektuak jokabideak homogeneizatzea beharrezkotzat jotzen duela; ez, aldiz, hezkuntza-eskuharmena homogeneizatzea, hezkuntza-taldeak dioenez, ahalik eta banakoena izan behar baita.

- Erabiltzaileek diotenez, urrats-kontratuetan apur bat esku hartzen dute; gainerako gauzetan ez dute ez parte hartzen, ezta parte hartzeko beharrik edo gogorik adierazten ere.